Datu kartografikoak erabat kontrolatzen ditugu, nahi dugun moduan erakusteko. Egindako aldaketak minutu gutxitan ikusten dira, eta ez gaude mapa-sistema propietarioen mendean.
Datu kartografikoak erabat kontrolatzen ditugu, nahi dugun moduan erakusteko. Egindako aldaketak minutu gutxitan ikusten dira, eta ez gaude mapa-sistema propietarioen mendean.
Mota guztietako gailuetan –SmartPhoneetan bereziki– ikusi ahal izateko prestatu da sistema, ikuspegi pertsonalizatu batekin eta geolokalizazioarekin eta beste zenbait funtzio propio batzuekin.

Sistemaren garapena eta ezarpena bezeroaren neurrira egokitzen dira. Kartografia-diseinu espezifikoa, datu osagarrien geruzak, interesgune pertsonalizatuen elkarketa, eta abar.
Funtzio aurreratuak Web erabilerraztasunaren estandarren arabera, hala nola pantaila-irakurgailuetarako testuak, kontraste handiko kartografia, teklatu bidezko kontrolak, eta abar.
Familia eta sektoreen arabera antolatutako direktorioa, enpresen bilaketa barne. Enpresa bakoitzak bere fitxa dauka, informazio osagarri eta guzti.
Kale-izendegi oso bat, udalerriko bide, eremu eta auzo guztiak zerrendatzen dituena. Atari-mailako bilaketak ere egin daitezke, lokalizazio zehatza kokatuz.

Zerrenda-formatuan zein bisorean integratuta, udalerriko interesguneetan sartzeko aukera izango du erabiltzaileak. Gainera, gune bakoitzak fitxa pertsonalizatu bat dauka, informazioarekin eta argazkiekin
Administrazio-panel osoa, bezeroak datuak azkar eta erraz kudeatzeko eta sistemari eransteko aukera izan dezan.
Beheko loturari jarraikiz, Gernika-Lumoko gida birtualean sartuko zara, sistema berriaren arabera argitaratutako lehen gidetako batean.

2003
Zureleku enpresa aitzindaria da, lehen planoen eta mapen bisorea garatu duelako Flash teknologia goiztiar batean . 10 udalerri baino gehiagotan erabiltzen da sistema hori.
2009 - 2010
Zurelekuk bisore berri bat garatu du Flash teknologiari jarraikiz, eta merkatuko bisore aurreratuenetako bat da, Informazio Geografikoko Sistemen software funtzio eta ezaugarri profesionalez hornitua baina Web-inguruneetarako pentsatua. Ortoargazki integratua, geruzen kudeaketa, helbideen bilaketa osoa, eta abar. Gainera, Web Erabilerraztasunari dagokionez inoiz ez bezalako ezaugarriak integratzen ditu, kontraste handiko mapak adibidez. 20 udalerri baino gehiagotan erabiltzen da sistema hori.
2011
Plano-bisore berriari esker, Zurelekuk Web Erabilerraztasun gorenaren ziurtagiria lortu du, inoiz ez bezalako lorpena sektorean.
AENOR lotura
2016
Teknologiek eta joerek aurrera egin ahala, HTML5 lengoaian eta Flash teknologia aparte utzi duten estandar berrietan oinarrituriko garapen berri batean inbertitzearen alde egin dugu. Kartografia librearen erabileran oinarritzen da garapen berria, eta horri esker sistema moldakorragoa da. Aurreko sistemak zeuzkan funtzio guztiak bildu eta hobetzeaz gainera, beste funtzio batzuk erantsi dira, hala nola ibilbideen kalkulua edo SmartPhoneekiko bateragarritasuna.
GIDA BIRTUAL ERABILERRAZEN ADIBIDEAK (Flash):
ARRASATE-MONDRAGON | BERANGO | DEBA | EIBAR | ERRENTERIA | JACA | LEIOA | MIRANDA DE EBRO | PLENTZIA | SORIA
2016 SISTEMAREN ARABERAKO GIDA BIRTUAL ERABILERRAZEN ADIBIDEAK (Html5):